2010-05-28

2010-05-07

EGUNEKO ZENTROAN ESKEINITAKO EMANALDIA

Maiatzaren 5an Borondegira joan ginen Eguneko Zentroakoei antzerki eta musikako emanalditxo bat eskentzera.
Hamar terdik aldera joan ginen jantzi eta eszenatokia prestatu ahal izateko.
Hamaikak eta erditarako han genituen ikusleak eskainiko geniena ikusteko gogoarekin. Aurkezpen bertsoa abestu ondoren "Barakaldora bidean..." izeneko antzerkia eskaini genien. lan polita egin genuen, hasieran urduri antzean hasi bagina ere. Itxuraz, beraien gustokoa izan zen.
Antzerkiaren ondoren, musikako saioetan prestatutako perkusiozko emanaldia eskaini genien. Primeran pasa zuten.
Bukaeran beraiekin solasean aritu ginen eta barre gustora egin genuen. Antzerkian egin genuen dantza afrikarra oso gustokoa izan zutela konturatu ginen. Esan digutenez, arratsaldean, siesta eginda jaikitakoan, bakarreren bat ere dantza hori eginez jardun omen zan.
Gu behintzat oso-oso gustora etorri ginen saioa eskaini ondoren.

2010-05-06

XABIER MUNIBE ETA UROLA IKASTOLETAKO IKASLEEN EMANALDIA

Maiatzaren 15an, urtero bezala, Xabier Munibe eta Urola ikastoletako ikasleen bisita jaso genuen.

Emanaldia arratsaldeko 3-etan hasi zen eta ordu eta erdi inguru iraun zuen.

Emanaldian eskaini zigutena honako hau izan zen gutxi gora behera:
- Xabier Munibeko LH eta DBH-ko ikasleak hasi ziren eta agurraren ondoren, abesti afrikar batzuekin jarraitu zuten; jarraian, Azkoitia, Azpeitia eta Errezili buruzko bertso sorta bat eta bukatzeko, perkusio saio eta abesti batzuren ondoren, perretxikuak aitzakitzat hartuta bertso saio batekin amaitu zuten.

- Urola ikastolakoak musika emanaldi zabala eskaini ziguten. Haien artean ziren gogor eta sutsu abestuz gure iazko ikasle ohiak.

- Bukatzeko, Alaitz, Aiora eta larraitzek soinua jotzen ziguten bitartian, denok dantzan korruan ederki pasa genuen.