2013-05-22

ESKULANAK


EZIN ESAN 2-3 URTEKO HAURRAK ARTISTAK EZ DIRENIK. HONA HEMEN BERAIEK EGINDAKO LAN BATZUK.





2013-05-21

IGERIKETA IKASTAROAN PRIMERAN!!!!

Apirilak 29an Errezilgo eskolako ume batzuk piszinako ikastaroa egiten hasi ginen.
Lehenengo eta bigarrengo zikloko umeak hain zuzen.
Igeriketa teknika desberdinak ikasten ari gara.Adibidez: “crowl”, bular-eran…
Urtero bezala ostiraletan jolas desberdinak egiten ditugu . Horretarako uztaiak , manta, txurroak ,baloiak eta forma desberdinetako kortxoak erabiltzen ditugu.
Denak talde batean gaude. Bi kale hartzen ditugu ariketak egiteko.
Batzuk buruzka botatzen ikasi dugu. “Crowl” eta Bular- eran hobetu dugu. Gehienak kortxorik gabe hasi gara. Egunero, saioaren bukaeran nahi duguna egiten uzten digute. Ostiralero jolasak egiten ditugu. Oso ondo ari gara pasatzen.
LH1-2-3-4




Europako eguna

Joan den ostiralean, maiatzak 10 , Europako eguna ospatu genuen Errezilgo eskolan.
Bidaniko umeek ere etorri ziren.
Goizean, lehenengo orduan bi andre etorri ziren eta egin behar genuena esplikatu ziguten.Horren ondoren, frontoira joan ginen eta bertan guk egindako Europari buruzko marrazkiak zintzilikatu genituen eta gero geletara joan ginen pelikula bat ikustera.
Pelikula ikusten bukatu genuenean patiora jeitsi ginen eta patinete zirkuito batean jolastu genuen.
Ekintza hau bukatu ondoren, ordenagailu joku batzutan ibili ginen. Joku hoien bidez Europako informazio
batzuk jaso genituen.
Jokoak bukatutakoan, puzgarrietan ibili ginen frontoian. Bi puzgarri handi eta txiki bat zeuden.Han oso ondo pasa genuen eta gustora hartuko genuke puzgarriak berriz Errezilera etortzea.
Amaitzeko, eskolako guztiak berriro elkartu ginen eta opari batzuk jaso genituen.
Bikain pasa genuen egun horretan eta bitartez, Europako gauza asko ikasi genituen.
LH2 ko ikasleak

2013-05-17

zentzumenak

EUROPAKO EGUNA

MAIATZAREN 10EAN EUROPAKO EGUNA OSPATU GEUE.
AURN MARAZKIAK AI EIUE.
BIDOA IKUSI EUE.
GO  PUZGARRIETAN  IBILI GINEN OSO  POZIK.
PATIOAN AIETEA  I2L  GINE.
BUKAERAN  OPARIAK JASO GENITUEN.
EGUN  EDERRA IZAN ZEN.


Maiatzaren 10ean Europako eguna ospatu genuen. Aurrena marrazkiak jarri genituen. Bideoa ikusi genuen. Gero puzgarrietan ibili ginen oso pozik. Patioan patinetetan ibili ginen. Bukaeran opariak jaso genituen. Egun ederra izan zen.

Haur Hezkuntza 4-5 urteko ikasleak




2013-05-15

Galdetegia

2013-05-14

ZUBIETAN ETA ZIENTZIA MUSEOAN

Maiatzak bederatzian, ostegunean, Zubietara joan ginen Erreala ikustera eta animatzera.
Iritsi ginenean bideo bat ikusi genuen. Bertan Errealaren historia ikusi genuen. Horren ondoren, futboleko jolasetan aritu ginen. Ekintza hau amaitu ondoren, Zubieta ezagutu  genuen eta entrenamendua ikusiz jokalariak animatu genituen.
Bukaeran IƱigo Martinez eta Diego Ifranekin egon ginen eta galderak egin genizkien.
Errezildar batzuk aurreskua dantzatu zuten beraien aurrean.
Ekintza guzti hauen ondoren sinadurak lortu genituen eta argazki batzuk atera genituen.
Zubietatik atera ondoren Kutxa Espaziora joan ginen. Bertan bi talde egin genituen. Batzuk museoa ikusi zuten eta beste batzuk planetariumeko pelikula bat.
Ederki pasa genuen eta neka neka eginda Errezilera bueltatu ginen.


LH2

2013-05-03

"Materia eta gorputza" gaiaren aurkezpena



      Apirilaren 30an, 5 eta 6. mailako ikasleok "Materia eta gorputza" gaiaren aurkezpena eskini diegu Lehen Hezkuntzako gainerako ikasleei.

      Sarrera egin ondoren ikasleak "laborategiko tresnak" dituen joan arazi eta bertan zeuden tresnak banan-banan aurkeztu dizkiegu.

      Jarraian gaiaren inguruan prestatu dugun PowerPointa ikusiz gai osoa maurkeztu diegu. Tartean hainbat esperimentu ere egin ditugu, beraiek gaia hobeto ulertzeko.

      Oso polita joan da aurkezpena eta primeran pasa dugu esperimentuak eginez.






      Honako hau izan da gaia lantzearekin batera osatu dugun "lan monografikoa".