2014-03-26

NOLAKOA ZEN ZUEN UME GARAIKO ESKOLA?



Martxoaren 21ean elkarrizketa saioa antolatu genuen eskolan.

Bidania-Goiatzen ospatu behar den Eskola Txikien festan  ikasle ohiei egindako elkarrizketarekin bideo bat osatu nahi da.  Horregatik, izenburuan ipini dugun bezalako galderei erantzuteko antolatu genuen saio hori. 

Guri,  ikasle ohi bakar bati egin beharrean, adin ezberdinekoei egitea bururatu zitzaigun. Horretarako gure aitona-amona, guraso eta ikasle ohi gazteen artean galdetzen hasi ginen. Azkenean, AƱoiko Joxe Mari, Toki-Alaiko Juanito  , Jone Ibarbia,  Alaitz Aranguren, Izaro Zinkunegi eta Naroa Aiertza etorri ziren bere ume garaiko eskola kontuez jarduteko.

Aurreko astean, gela guztietan, egingo genituen galderak asmatzen aritu ginen. Gero, irakasleak, denak antolatu eta zeinek zein galdera egin behar genuen esan ziguten.  Lehenengo zikloko ikasleak pankarta polit bat egin zuten eta guk elkarrizketatuen atzean jarri genuen.

Saioa oso polita iruditu zitzaigun. Asko ikasi genuen lehengo eskolako kontuez eta barre asko egin genuen entzundako gauza batzuekin.

   
                                                         Lh 3. zikloko ikasleak




                                                                                                   

2014-03-24

INGURUGIRO ETXEA ETA LAPATX

Martxoaren 19an, 3. zikloko ikasleok, Azpeitiko Ingurugiro Etxera jaitsi ginen.

Autobusetik jaitsi orduko etxe aurrean dagoen parketxoan jolastu genuen.

Parketxoan 10 minutu inguru ibili ondoren Ingurugiro etxera sartu ginen. Han, txaketak kendu ondoren, Itziar izeneko emakume batek birziklapenaren zatia erakutsi zigun. Lehenengo, zaborraren, antzina eta oraingo konparaketa, erakutsi zigun maketa moduko batean. Ondoren, kontainer diferenteak erakutsi zizkigun. Azkenik, gure zaborraren ibilbidea esplikatu zigun, birziklatzen denean, eta ez denean. Hori dena eta gero, hamaiketakoa jan eta jolasten segitu genuen parketxoan.

Handik 20 minutu ingurura,  emakume hori etorri eta Lapatxera abiatu ginen. Han, zabortegia erakutsi zigun. Ondoren, garbigunea ikusi genuen: gauzak non bota, zer gin erabilgarriak diren gauzekin,...

Lapatxen egin genuen azkeneko gauza konpostatze-planta ikustea izan zen.

                                
                                     A  ZER KIRATSA KONPOSTEAN!!!                   


                                                                                                      Lh 3. zikloko ikasleak
.

2014-03-18

Elkarrizketa Leire Letamendiarekin



LEIRE LETAMENDIA,
Gorputz
Hezkuntzako irakaslea:

“Txikitatik izan nahi nuen irakasle”


Leire Letamendia praktiketako irakasle azkoitiarrari elkarrizketa egin diogu.  Ikasturte honen hasieran, azaroan, etorri zen praktikak egitera. 21 urte ditu eta aurten bukatuko du Magisteritza.


Lh 3. zikloko ikasleak


    - Nola bururatu zitzaizun gimnasiako irakaslea izatea?


           Txikitan galdetzen zidatenean beti irakasle izan nahi nuela erantzuten nien eta argi neukan Magisteritza ikasiko nuela, bai ala bai. Kirola asko gustatzen zitzaidan eta eskola arteko kiroletako monitora izan nintzen. Nola asko gustatzen zitzaidan gimnasia eta Majisteritzan ere egin behar nuenez, Gorputz Hezkuntzako irakaslea izatea bururatu zitzaidan.

- Gimnasiaz aparte beste klaserik ematen al duzu?

    Bai, hemen bai. Orain momentu honetan  2. ziklokoekin egoten naiz. Errezilez gain beste 2 eskolatan eman izan ditut Matematika, Ingurunea, …

 
- Zer egiten duzu zure denbora librean?

           
     Lagunekin atera normalean eta baita ere nire anaiaren eta Errealaren partidak ikusi, baina gehien bat, lagunekin atera.


    - Ahizpa edo anaiarik ba al duzu?

Bai, anai bat daukat, ni baino 5 urte gazteagoa.


   - Gure adina zenuenean ikasle ona ahal zinen?

Bai, irakasleak ona nintzela esaten zidaten.


   - Galdera laburrak:

o       Mendia ala hondartza?
      Hondartza

o       Musika talde bat?
             Gatibu

o       Futbola edo saskibaloia?
             Futbola

o       Jokalari bat?
 Mikel Aranburu

o       Edari bat?
             Ura

o       Janari gustukoena?
             Entsalada

o       Fruta edo txokolatea?
             Txokolatea

o       Arraina ala haragia?
                    Haragia

    - Erreza al da gimnasiako ariketa berriak asmatzea?


         Bai, erraza da saioak asmatzea, jolasak eginda daudelako baina zaila da jolas berriak asmatzea eta zuen gustokoak izatea.


   - Beste eskolaren batean ibili al zara ala hau da lehenena? Lehena ez bada non ibili zara?

             Hau hirugarren praktikaldia dut. Aurreko urtean eta orain dela bi urte egin nituen.

         Lehenengo Azkoitiko Xabier Muniben eta bestea orain dela urte bat Ikasberrin, baino hemen baino denbora gutxiago egon naiz.


  - Eskola honetara etortzean espero zenuena aurkitu al duzu?


      Ez nekien nolakoa zen eskola eta ez nuen ezer handirik espero. Espero nuena zen eskola txikia izatea eta halaxe da. Dena berria izan da niretzat.

  - Eskola honetara etorri eta gero joan egin zinen, berriz bueltatu zara. Aldaketa asko notatu al duzu?

        Bai, aldaketa izan da. Eta batez ere txikiengan. Txikiak handiago egin dira. Eta zueengan ere bai.

 - Zer duzu zure lanbidetik gustukoena?

       Zuekin harremanetan egotea eta erakustea, nik dakidana zuekin banatzea, erakustea baino gehiago gustatzen zait.


.

2014-03-14

Olinpiada Txikiak Tolosan

Martxoak 14an, Tolosako Usabal polikiroldegian, Gipuzkoako  hainbat Eskola Txikietako  2 eta 3. zikloko ikasleak elkartu gara

Han, Gorputz Hezkuntzako irakasleak antolatuta, 12 jolas eremu zeuden beste horrenbeste jolas ezberdinekin.

Goizeko bederatziak eta erdietan jaitsi gara eta hamabiak eta erdietan bueltatu.

Eskolako ikasleok talde ezberdinetan banatuta jardun gara, beste eskola txikietako ikasleekin batera. Jolas hauetan ibili gara: lokots bilketa, idazketa kooperatiboa, brileta, sokasaltoan, sokatiran, txingak eramaten, buztanak kentzen,...

Primeran pasa dugu bertan. Aurreko ikasturteetako irakasle batzuk ere ikusi ditugu bertan: Maider, Dabid, Ainhoa,...


ESKOLAN BIRZIKLATZEN DUGU

Martxoak 13an joku eta jolasak antolatu genituen 3. zikloko ikasleok. Jolasa hauek eskolan hobeto birziklatzeko prestatu genituen.

Jolas eta joku hauek  Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. zikloko ikasleekin egin genituen.

Lehendabizi beraien geletara joan ginen eta zakarrontzien ondoan ipintzeko koadro bana erregalatu genien. Zakarra nora bota ez badakite, koadroan begiratu eta nora bota bilatu eta jakin dezakete.

Ondoren, 1 zikloko ikasleak jolastokira eraman genituen eta 2 zikloko ikasleak, berriz, frontoira. Han 3 - 4 jolas egin genituen  zakarrak zein kontainerreta bota behar diren jakiteko.

Primeran pasa genuen.  Gainera, gure ustez, primeran atera zitzaigun dana.


.