2015-12-29

GU ERE SUKALDARI! POLBOROIAK


Eguberritan barruak gozoa eskatzen digunez, polboroiak egin ditugu gelan.
Jakin nahi al duzue nola egiten diren? Hona hemen errezeta zuek ere proba dezazuen.
Egiteko errazak eta jateko mundialak!
On egin!

POLBOROIAK
OSAGAIAK:
IRINA 400 gr
TXERRI-MANTEKA 200 gr
AZUKRE XEHETUA 150 gr
ANIS-ESENTZIA KOILARAKADATXO 1
KANELA HAUTSA KOILARAKADATXO 1
LIMOI AZALA
SESAMO HAZIAK


PRESTAKETA:
1. IRNLBAOTU
    Irina labean xigortu: 150Âștan 6 minutuz; nahastu eta beste 6 minutu eduki.
  
2.AUEAEAKELOZAJI

    Azukrea eta kanela ontzian jarri



3.IRINABOTA.

    Irina bota iragazkinetik pasaz.

 
4.LIMOIAZALAOTA.

    Limoi azala bota.

 
5.HRMTKGIU.

    Txerri-manteka gehitu.

 
6.EUEINAU.AIXOA

    Eskuekin nahastu. Anisa bota.

 
7.AROLRIZBU.

    Arrabolarekin zabaldu.

 
8.OMEM,

    Forma eman.

 
9. SAOAZIKOT.

     Sesamo-haziak bota.

 
10. LEASU.

       Labean sartu: 170Âștan 15 minutu.

 
11.AUREEUAGIEAOT

      Azukre xehetua gainean bota.


ON EGIN!

2015-12-19

HORRA, HORRA, GURE OLENTZERO!

Aurten Patxiku etorri zaigu eskolara, Olentzeroren laguntzailea. Mezu polita, ilusioa, poza, erregaloak, ... ekarri dizkigu eta gustura egon gara berarekin.
Eskerrik asko Patxiku!!!



























2015-12-17

San Martin eskolako pala txapelketa

Azken bi hilabeteetako jolas garaietan, bigarren zein hirugarren zikloetako ikasleek pala txapelketan parte hartzen egon dira. Guztira 21 ikasleek parte hartu dute, bai mutil eta bai neska elkarren artean jolastu dutelarik.

Txapelketak bi fase eduki ditu: lehenengoan, 5 talde egin ziren bakoitzean 5-6 ikasle zeudela eta denek denen kontra aritu ziren. Talde horiek, neska zein mutilez osatuta egon ziren, partidak 12 tantoetara jokatu zirelarik.
Bigarrengoan ordea, lehen faseako talde bakoitzeko lehen 2 sailkatuak txapeldunen azken fasea jolastu zuten eta beste guztiek kontsolazio fasean aritu zirelarik.

Abenduaren 17an jolastu ziren finalak, txapeldunen fasean Unax Labaka Unax Aizpururi gailendu zitzaion 18-8 eta kontsolazio fasean, Maddik 12-11 irabazi zuen Sararen aurkako partida.

Zorionik beroena
k parte hartzaile guztiei!

Txapelketaren arrakasta ikusirik, gabonetatik buelta beste kirol bateko txapelketaren bat antolatuko dugu.

Merry Christams and Happy New Year!!!

CHRISTMAS

  • GAMES AND EXERCISES

-http://learnenglishkids.britishcouncil.org/en/category/topics/christmas
-www.primarygames.com/holidays/christmas/games.htm
-http://www.thekidzpage.com/christmas/
-www.aletter4santa.com
-http://www.merry-christmas.com/
  • SHORT STORIES


  •   SONGS:

TWINKLE STAR


S-A-N-T-A
JINGLE BELLS

2015-12-11

LIBURUEN ALTXORRA


      Azaroak 30ean Imanol etorri zen liburuen altxorrarekin.


      Imanolek, aurten berak aurkeztu beharrean guk liburuak gelatan aurkeztea proposatu zigun. Lau taldetan banatu ginen eta libiruak gelazka banatu genituen. Ondoren talde bakoitzak gela bana aukeratu genuen.


      Talde bakoitrzeko pertsona bakoitzak bi liburu aurkeztea erabaki genuen. Anttonek, proposatu zigun polita izango zela txikiengana mozorrotuta joatea. Batzuk pirataz eta besteak detektibez mozorrotuta joan ziren.


      Geletan aurkeztu aurretik asko ensaiatu genuen. Azkenean iritsi zen ordua eta geletara joan aurretik mozorrotu egin  ginen. Ondoren liburuak aurkeztera joan ginen. Antzerki bat bezala aurkeztu genituen liburuak.


     Iruditu zitzaigun asko gustatu zitzaiela. Guk ere oso ondo pasa genuen!!! Berriz egiteko moduko esperientzia bat iruditu zutzaigun.






2015-12-09

BILBORA EGINDAKO TXANGOA

Abenduaren 4ean, ostirala, 8:30etan hartu genuen autobusa Bilbora abiatzeko.utobusean ordu bat eta erdi pasa genituen iristen, eta bitartean “Lo Imposible” pelikula ikusi genuen.

            Errezildik hasi eta Azpeitira abiatu ginen, gero Azkoitia, Elgoibar, Eibar , Ermua, Durango, Amorebieta  eta azkenik Bilboko Guggenheim museora iritsi ginen.


Guggenheim  arte modernoko eta itsasontzi itxurako museo bat da. Barruan eskultura asko daude eta kanpoan, Puppi txakurra, kolorezko tulipanak eta zuhaitz garaia eta begia izeneko eskulturak. Armiarma handi bat ere badago, Mamma izenekoa.

            Barruan artelan bat zegoen Materiaren denbora izenekoa.  Espiralak eta ondulatuak zirenez barrura sartu ginen. Ibiltzeko lekua oso estua zenez banaka ibili ginen.

             Making Afrika artelan askorekin egindako erakusketa baten izena da.  Koadroak, arropak… daude Making Afrikaren barruan. Making Afrikak Afrikakoak nola bizi diren adierazten du.


            Guggenheim museoa ikusi ondoren  gelatxo batera tailerra egitera joan ginen. Tailerrean poltsa batzuk diseinatu genituen.

            Tailerra bukatu ondoren jolastoki batera joan ginen hamaiketakoa egitera. Hamaiketakoa bukatutakoan parkean jolastu ginen pixka batean.

            Tranbia iristear zegoela Guggenheim tranbiaren geltokira joan ginen. Tranbian Atxuri geltokira joan ondoren Ribera azoka ikusi genuen.

            Atxuritik, oinez  Ribera azokara joan ginen. Gero, barrura sartu ginen eta jende asko zegoen. Lehenengo, aurrenengo pisua ikusi genuen . Arraindegi eta harategi asko zeuden. Ondoren, eskailera mekanikoetan bigarren pisura igo ginen. Han ere, arraindegi eta harategi asko zeuden.

            Ribera azokatik irtendakoan plaza Barrira joan ginen bazkaltzera. Han bazkaldu egin genuen. Ondoren, jolastu egin ginen.

            Bazkaldu eta gero metro geltokira joan ginen. Metrora iristeko eskailera eta zinta
mekaniko asko jetxi genituen. Heldu ginenean, Elik txartelak hartu eta metrora sartu ginen. Oso-oso azkar ibiltzen zenez, segituan heldu ginen San-Mames estadiora.


            Metrotikan irtendakoan San Mames estadioa ikusi genuen. Oso handia zen. Eta gero autobusa hartu eta etxera joan ginen.

2015-12-06

ARTISTA HANDIAK

Haur Hezkuntzako 4-5 urteko haurrek oso gustuko dute eskulanak egitea eta serio aritzen dira horretan. Ikusi bestela!