2015-03-27

Diego Gartziaren maratoi erdiaren inguruko hitzaldia

      Gaur, martxoak 27,   LH 3. zikloko ikasleok lineako autobusa hartu eta Azpeitiara jaitsi gara  Diego Gartziaren maratoi erdiaren inguruko hitzaldia entzuteko asmoarekin.

      Garaiz jaitsi garenez, Sanagustin kulturgune ondoko parkean jolasean jardun gara. Bai ederki pasa ere.

      11-tan, beste hainbat ikastetxeko ikasleekin batera, Sanagustin  kulturguneko areto nagusira sartu gara eta lurrean eseri..  Maratoi erdiaren antolatzaileak Diego Gartziari buruzko kontuak aipatu dizkigu, baita ordu laurden inguruko bideo bat erakutsi ere.

       Ondoren, lasterketan parte hartu behar duten 6 korrikalari afrikar agertu dira eta haiei hainbat galdera egiteko aukera izan dugu.  Galderen txanda amaitutakoan gela bakoitzarekin argazki bana egiteko aukera genuen baina, derrigorrez bueltatzeko lineako autobusa hartu behar genuenez, amaitu aurretik aretotik atera behar izan dugu.

      Errezilera iritsitakoan dendan goxoki batzuk erosi eta eskolara itzuli gara.

       Oso ondo  pasa dugu parkean eta ekitaldia ere oso interesgarria iruditu zaigu.




tailerrak

HEMEN DAUDE GURE ARTISTA TXIKIAK. MARTXOAK 3 ETA 10EAN ESKOLAKO IKASLE GUZTIEK TAILER EZBERDINETAN HARTU ZUTEN PARTE.
TXIKITXOENEK GOMA EVAREKIN ESKULAN EZBERDINAK EGIN ZITUZTEN. HONETAZ GAIN,  BESTE  IKASLE BATZUK SUKALDARITZA TAILERRA ETA BUZTINAREKIN MODELAJEA AUKERATU ZUTEN.

OSO EKINTZA POLITA ETA BEREZIA IZAN ZEN ETA ASKO DISFRUTATU ZUTEN.

2015-03-26

"LE BADOISE " POLKA

Lehen Hezkuntza 1.ziklokoak, Frantziako "Le Badoise" polka ikasi dute. Oso gustora ibili dira neska-mutilak.



2015-03-24

ERLE MUSEOA URRETXUN

MARTXOAREN 24EAN, HH 4-5 ETA LH 1-2 MAILAKO IKASLEEKIN AIKUR IZENEKO ERLE MUSEOAN IZAN GARA. BERTAN ERLEEN BIZITZAREN INGURUKO AZALPEN UGARI JASO GENITUEN.OSO ONDO ANTOLATUTA DAGO ETA BISITA GOMENDAGARRIA DA FAMILIAN JOATEKO ERE.HONA HEMEN ZUEN SEME-ALABEN ARGAZKIAK. GUSTUKOAK IZATEA ESPERO DUGU.

SIMAMAKA



2.hiruhilabete honetan musika saioetan erritmoa landu dugu. Simamaka afrikar kantuarekin, basoen erritmoa ikasi dugu.
Hona hemen gure "ximaurkaka" bertsioa.

2015-03-17

TAILERRAK EGIN DITUGU ESKOLAN

Martxoak 3 eta 10ean eskola guztiko ikasleok tailer desberdinak egin ditugu. Gazteak eta zaharrak nahastuta batera jarduteko ekintza desberdinak egin ditugu.

Tailer hauek antolatu dira: tramankulu tailerra, goma-eva eta xaboia, sukaldaritza, modelajea eta antzerki tailerra. LH3ko ikasleok tailer hauek egin ditugu: tramankulu tailerra,goma-eva eta xaboiak eta antzerki tailerra.

 Hauek dira gure iritziak: orokorrean oso onak izan dira eta oso ondo pasa dugu gehienok. Hiruhilabetez behin, gutxienez tailerrak egitea gustatuko litzaiguke. Gainera denok tailer guztietan parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Antzerki tailerra: ez zitzaigun hainbeste ere gustatu, txikien gauzak egin genituelako. Gehiena antzerkia egitea gustatu zitzaigun eta gutxiena animaliak imitatzea.


Goma-eva eta xaboiak: orokorrean asko gustatu zitzaigun baina goma-eva ko eredu batzuk ez zitzaizkigun hainbeste ere gustatu, ume txikientzako prestatuta zeudelako.

Tramankulu tailerra: asko gustatu zitzaigun, oso ondo pasa genuen. Tramankulurik onena lurrunezko motordun txalupa izan da baina besteak ere oso onak izan ziren: aize irristagailua eta globo aeroestatikoa.

Berriz errepikatu daiteke?

2015-03-09

Olimpiada Txikiak

        Gu, LH3ko ikasleok, martxoaren 6ean, ostiral goizean, Tolosara joan ginen olimpiadetara. 09:00etan autobusa hartu behar genuen baina berandutu egin zen. 09:50etan Berazubi estadiora iritsi ginen.

         Han, 14 eskola elkartu eta 29 taldetan banatu ginen. Bi zatitan banatuta egon zen goiza: bata erreleboak, atletismo pistan, eta bestea, jolasak,  inguruko eremuetan. Bien tartean hamaiketakoa egin genuen 11:00etatik 11:15nak arte.

          Aurrena, atletismoko pistan, jolas hauek egin genituen errelebozka:

          1- Lokotxak bildu edo jarri.

          2- Hesiak saltatu.

          3- Zaku-lasterketa.

          4- Korrika motza (60m).

          5- Txingak (5 kilo guztira).

          6- Korrika luzea (100m).

          Ondoren, inguruko eremuetan, jolas hauek egin genituen: baloi eseria, zelai errea, luzeera jauzia, pisu-jaurtiketa, paratxuta eta sokatira.

          Amaitzeko, atletismoko pistari, bira osoa eman genion korrika parte-hartzaile guztiok (400m).

          Gimnasiako anilak zeuden zintzilik estadio alboan zegoen zuhaitz handi batetik eta han jolastu genuen autobusa hartu arte.

          Gure ustez ekintza beste urtetan baino hobeto zegoen antolatuta.




 

2015-03-03

A phone call to go to the cinema

Here we are  making  a phone just to go the cinema.
Ainara, EkiƱe and Naroa  5th level

2015-03-02

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA.

  Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, bideo batzuk egin ditugu LH3-ko ikasleok.

  
  Bideo honetan adierazi nahi duguna da, gehienetan etxeko lanak emakumeak egiten dituztela eta gizonezkoek ere egin behar lituzketela. 
    
             


  Antzerki honetan, lanean emakumeenganako berdintasuna adierazi nahi dugu.


              



  Antzerki honetan, esan nahi dugu, martxoak 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dela. Baita ere, emakumeak berdintasuna nahi dugula lanean eta soldata berdina izatea eskatzen dugu.

              


  Guk, antzerki honekin, neskak eta mutilak berdin tratatu behar direla erakutsi nahi dugu. Emakume batzuk gutxiago kobratzen dute gizonezkoen lan berdina eginda eta horregatik martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da.


             


    Bideoaz gain,  egun hori ospatzeko kartela ere egin dugu:







.