2015-10-27

LH 2 ETA 3. ZIKLOKOAK UDALETXEAN

Astelehen goizean LH 2 eta 3. zikloko ikasleak Udaletxean izan ginen. Bertan, Xebero alkatea eta Amaia idazkariarekin egon ginen berriketan. Udaletxearen funtzionamendu eta herriari buruzko informazioa jaso genuen.




2015-10-25

LURRASKA


LURRASKARA JOAN GINEN ETA HONA HEMEN BERTAN ATERATAKO  ARGAZKIAK, IKUSI IKUSI ZEIN  ONDO  PASA  ZUTEN  ZUEN  SEME-ALABEK...




2015-10-19

LURRASKAKO EGONALDIA

5 eta 6 mailako ikasleak

KOKAPENA
Lurraska Bizkaiko herri batean kokatzen da, Ajangizen hain zuzen ere.

HERRIAREN EZAUGARRIAK
Ajangizen 458 biztanle bizi dira. Busturialdean dago, Bizkaiako iparraldean.

Historian zehar Urdaibaiko itsas adarra komunikazio bide garrantzitxua eta oso erabilia izan da. Faunari dagokionez, ugaztun txikiak: satitxuak edo lur sagu gorriak adibidez. Musker eta sugelindare espezie asko ere badaude.
Bi jai egoten dira, San isidro eguna: Baserri giroko herririk gehienetan bezala, nekazarien zaindariaren eguna. San Juanak: Lemandaroko  San Juan ermitan.

IBILBIDEA

Errezildik Ajangizera 1h eta 10min behar dira eta herri hauek pasa behar dira: Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar, Eibar, Zaldibar, Durango eta Amorebieta.


LURRASKAREN DESKRIBAPENA
               Lurraskan etxe handi bat dago. Etxe handi horretan terraza dago eta han apalak eta pertxeroak daude. Terraza horretan ate bat dago  eta handik logelatara joaten da. Lehenengo pisuan logela txikiak daude eta goiko pisuan bi logela handi daude.
     Terrazaren azpian komunak daude eta komunen ondoan jantokia dago. Jantoki horretan sei mahai daude, apal txiki batzuk ere badaude eta han zepiloak eta pastak uzten dira.
      Lurraskaren atzeko aldean baratza dago. Aurrekaldean jolastokia eta parkea daude. Parkearen alboan  tailerrak egiteko tokia dago.
      Tailerra egin genuen azpian ikuilua dago. Han  txerriak, zaldiak, ponia eta astoa daude. Oilategia diskotekaren ondoan dago, haren ondoan, beste animali batzuk daude.
     Diskoteka egiteko etxe bat ere badago eta hori tailerren eta etxearen erdian dago.

IMG_0764.JPG
ASTEARTE GOIZEKO  EKINTZAK
                
    Lurraskara iritsitakoan, maletak utzi, tokia ezagutu eta azalpenak, eta eman zizkiguten: beraiek nor ziren eta zer ekintza egingogenituen. Pixka bat jolastu, hamaiketakoa jan eta borobil bat egin genuen.
   Basora joan aurretik zaldiak eta txerriak ikustera sartu ginen ikuilura. Handik pixka batera, basora joan ginen animalien aztarnak bilatzera. Arratoien eta basurdeen aztarnak bakarrik bilatu genituen. Basotik buelta bat emandakoan, ahateak eta emuak ikusi genituen. 

  Emuak korrikalari onak dira eta korrika nola egiten zuten ikusteko txaloak eginez korrika hasi ginen.
   Pixka bat jolastu eta bazkaltzera joan ginen. Bazkaltzeko baba zuriak, kroketak eta sagarra zegoen (dena oso txarra).
   Hortzak garbitzeko oso toki gutxi zegoen Gasteizkoak ere bazeuden eta. Jende gutxiago egoten zen kanpoan iturrietan.
   Jolas librea eduki genuen. Hori eta gero, Gernikara oinez joan ginen eta handik trenez Bermeora.

              OSO  ONDO PASA GENUEN!!!

IMG_0589.JPG IMG_0611.JPG


BERMEON ZEHAR...


BALEONTZIA

Lehen Bermeoko arrantzaleak baleak ehizatzera joaten ziren, txalupa txikietan arraunean.

http://www.biodiversidadvirtual.org/etno/data/media/33/Ballenero-Aita-Guria-Bermeo-33481.jpg

       Balea ikusten zutenean arpoiekin harrapatzen zituzten eta odol-hustu arte egoten ziren. Ondoren arrastaka ekartzen zuten porturaino.

       Gero urrutiago joan behar zutenez baleontzi handiagoak egin zituzten, arraunik egin beharrik gabekoak.

       Horiekin urrutian zeuden baleetaraino joan eta txalupa txikiekin eta arpoiekin ehizatzen zuten. Baina ez zuten bale osoa hartzen, gehien balio zuena.

  Balearen parterik garrantzitsuena mihia zen eta  koipeaere oso garrantzitsua zen. Mingainaren erdia  apaizei ematen zitzaien.
N:\5 eta 6 maila\15 - 16\Argazkiak\Lurraska\IMG_0673.JPG
       Bermeon ehizatu zen azkeneko balea, 1906-an izan zen.



EZAUGARRIAK
ITSASORATZEA: 2005-eko maiatzaren 21 ean
LUZERA: 35 metro
ZABALERA:  7,5 metro
PALO NAGUSIA:  35 metro


                                                               

IZARO  
    Orain dela urte asko Mundaka eta Bermeo sesioan zeuden Izaro uharteagatik. Mundakak  Izaro beraiena zela esaten zuten eta bermeotarrek beraiena zela esten zuten. Azkenean, herri bakoitzetik trainero bat atera zen eta Izarora lehenengo heltzen zen traineroen
herriarena izango zen Izaro uhartea. Bermeoko estropadak irabazi zuen  beraz Izaro uhartea Bermeoko udalaren lurraldea konsideratzen da. Urtero, uztailak 22an, bermeotarrak Izaro uhartera joan eta teila bat puskatzen dute beraiena dela demostratzeko.

ARRANTZALEEN ESTATUAK     
    Oraindela urte asko, 1902ko enbatan Bermeoko asko, gizonezko eta haurrak arrantzara joan ziren baina laino beltzak agertu ziren eta euria hasi zen. Olatu handi bat ikusi zuten eta ahaleginak egin zituzten portura eltzeko baina baporezko barkuak zituztenak bakarrik salbatu ziren. Itsasoan hil ziren pertsona horien omenez lau estatua daude: aitona, amona, mutil bat eta andre bat eskuetan haur bat duela.

TALAIA     

Talaia, itsasoa bigilatzen zuen gizon batenegon leku altu bat izaten zen eta dena ikusten zuen baleak zetozten edo ez, piratak,etb.



ITSASONTZIAK
\\Zor012153a\ikasleak\5 eta 6 maila\15 - 16\Argazkiak\Lurraska\IMG_0696.JPG

Lehen geihago  arrantzatzen  zutenean  arratzalehen  itsasontzi  geihago  zeude:Lehen  300  eta orain  ehunera  ere  ez  dira  iristen.





ARRANTZALEEN ETXEAK

\\Zor012153a\ikasleak\5 eta 6 maila\15 - 16\Argazkiak\Lurraska\IMG_0694.JPGArrantzaleen  etxeak oso txikiak ziren .Eta itsasontziak margotzen ziuzten koloreekin margotzen zituzten koloreekin  margotzen zituzten etxeak ere. Zergatik: ontziak pintatzen zituztenean sobratu –zena etxeentzako erabiltzen zituzten . Txikiak ziren ia inor ez zelako egoten etxean , emakumeak portuan egoten ziren sareak josten eta gizonak itsasoan arrantzuan





KOFRADIA

\\Zor012153a\ikasleak\5 eta 6 maila\15 - 16\Argazkiak\Lurraska\IMG_0700.JPG Kofradia da arraina subastatzen duten tokia:Jendeak dirua jartzen du eta diru geihen jartzen duen pertsonakbarku osoko arraina  berak ematen du.Gero arrain dendako  jabeak irabazi duen pertsonarengana joaten dira arraina erostera.






JELA LANTEGIA

\\Zor012153a\ikasleak\5 eta 6 maila\15 - 16\Argazkiak\Lurraska\IMG_0701.JPG Jeel  lantokian  izotza  egiten  dute.  Bi tubo  daude  itsasora  begira  eta  gizonak  itsasora  doazenean  itsasontzian  kargatzen  dute  .  Gizonek  sareak  jartzen  zituzten  eta  arraiak  arrapatzen  zituztenean  kajetara  sartzen  zituzten  eta  gainean  hizotz  ori  jartzen  zieten.



IZAROKO MAITALEEN ISTORIA

Aspaldi-aspaldi Izaroko irlan apaizen fraile etxe bat zegoen. Hango apaizak, irlako ura eta janariarekin bizi ziren. Irlako apaiz guztiak hil ziren bat ezik.
 Egun batean apaiza arrantza egitera irten zen, eta zerbait potoloa harrapatu zuen. Sirena bat zaurituta zen. Sirena horrek Xixili izena zuen. Apaizak beraen etxera eraman zuen Xixili sirena, bera sendatzeko.
  Egun batzuk pasa ondoren Xixili sirena ondo zegoen. Hain maiteminduta zeuden ez zuten nahi apartatzea, baina hala izan behar zuen. Orduan Xixili sirenari zerbait bururatu zitzaion: ilargi betea eta itsasoa bare-bare zegoen bakoitzean Xixili Izaro irlara joan eta zapi zuria astindu eta orduan apaiza bere txaluparekin Xixilirengana joatea. Hala izan zen, ilargi betea zegoen bakoitzean elkartzen ziren.
 Egun batan Xixiliren bi lagunak ohartu ziren azken aldian Xixili arraro zebilela.Pentsatu zuten ilargi betea zegoen gau batean Xixiliren atzetik joatera eta hala izan zen. Xixili eta apaiza muxukatzen ikusi zituzten.
 Xixiliren lagunak esan zuten hori ezin zela izan, eta horregatik plan bat pentsatu zuten: ekaitza eta itsasoa zakar zegoen gauean zapi zuria astintzea. Hala izan zen eta apaizak zapi zuria astintzen ikusi zuen eta pentsatu zuen zerbait gertatu zela. Beraiengana joan, eta olatu batek harrapatu zuen. Apaiza ito egin zen.

 Gaur egungo arrantzalek esaten dute ilargi betea dagoen bakoitzean Xixili sirena zen ikusten dutela zapi zuria astintzen.

        




  ASTEAZKEN GOIZEKO EKINTZAK
                                                       Hegaztiak
  Hegaztiak ornodunak dira. Hegazti batzuk migratzatzaileak   dira, hau da, beroaren bila  joaten direnak.Obiparoak dira, arrautzetik jaiotzen direlako.

  Hegaztiak batzuetan taldeka ibiltzen dira Zelatunen bezala bainan baina beste txori batzuk banaka ibiltzen dira.

  Hegaztiak Europako iparraldean hotz egiten duenean Afrikara joaten dira.

  Urdaibaiko paduretan geratzen dira deskantsatzen, eta jaten indar gehiago behar dutelako eta beraien pisua hiru bider handiagoa behar dutelako.

  Hogeita zortzi ordena eta bederatzi mila mota inguru ditu hegaztien klaseak.

  Euskal Herriko txoririk txikiena txepetxa da eta handiena putrea da.

        

Txorientzako etxetxoa (eskulanak)
  Eskulan oso polita egin genuen: lehenengo kartoizko esne potea eman ziguten. Gero, esne potea garbitutakoan, eredu bat erakutsi ziguten nola egin jakiteko.

  Ondoren, etxe formak txantiloi bat eman ziguten teilatua egiteko. Markatu egin genuen eta gero markatu genuen lekutik moztu egin genuen, alde batetik eta bestetik.

  Bi aldeak moztutakoan, aldizkari asko ekarri zituen eta aldizkariko irudi asko moztu eta esne potean pegatu genituen.

  Batzuek hamaikak baino lehenago bukatu zuten eta beste batzuk ez zuten bukatu hamaiketarako, baina, jolas-ordua eta gero bukatu zuten.

  Aldizkariena bukatutakoan, teilatua grapatu eta Anttonek soka sartzeko zuloa egin zigun. Ondoren, soka sartu eta zuloa egin ziguten txoriak sartzeko eta koilaratxoa ipini ziguten han janaria ipini eta txoriak jateko.

 Azkenik, barniza eman genuen euritatik babesteko. Oso polita gelditu zen.
IMG_0757.JPG