2016-01-26

Esperimentuak gelan


     EUREKA museoan "Kimikaren magia" tailerra landu ondoren, gelan tankera horretako 12 esperimentu egin ditugu.

     Esperimentuak gauzatzeko, ikasleok 4 taldetan banatu gara. Talde bakoitzak 3 esperimentu ezberdin egin dizkiegu beste taldekoei eta beraiek egindakoak ere adi-adi jarraitu ditugu.

     Horiek burututakoan, bakoitzarekin fitxa bana bete dugu. Fitxa guzti horiekin ondorengo liburuxka hau osatu dugu:


2016-01-25

Kaleko jolasak

Azken aste hauetan, lehen zikloko ikasleek Heziketa Fisikoko saioetan garai bateko jolasak lantzen aritu dira. Jolas gehienak material sinpleak erabiliz eta garai batzuetako egoera sozio-ekonomikoa ulertuz eta kontutan edukiz egin dira.
Horrela, iturriekin, harriekin, zapiekin... erabiliz jolas ezberdinak egin ditugu: zapiaren jolasak, iturriekin lasterketa zein futbolean, boloak, harrapaketak, astoaren buztana...

Hona hemen saio horietariko batean ateratako argazkiak.

2016-01-23

LIBURUEN ALTXORRA BADOA...

     Azaroak 30ean Imanol etorri zen liburuen altxorrarekin eta astelehenean, urtarrialk 25ean, berriro haien bila dator.

     Liburuak aurkeztu genituenean, agur festa batekin bukatuko genuela esan genien beste ikasleei eta, horixe bera egin dugu ostiral honetan.

     Gelako ikasleok 8ko bitaldetan banatu eta jolasak antolatu ditugu HH ko ikasleentzat alde batetik eta, LH ko ikasleentzat bestetik. 

     HHko ikasleak gimnasiora eraman ditugu eta bertan 4 txoko ezberdinetan beste hainbeste  jolas antolatu ditugu. Bukaeran, 2 eta 3 urteko gelan altxorra bilatu beharra izan dute eta irakurritako liburutaz eta goxoki bana janez bukatu dute festa.

     LHko ikasleei "altxorraren jolasa" antolatu diegu herrian zehar. Altxorra gure gela inguruan zegoen eta, aurkitu dutenean, hainbat ikaslek irakurri duten liburuak kontatu dizkigute. Azkenik, goxoki bana janez errekreora joan gara denok. 

     Ederki pasa dugu!








 









 .

TXANGOA: EUREKA museoa eta Izotz Jauregia

Urtarrilaren 8an, Lehen Hezkuntzako ikasleok bi leku hauetara egin genuen irteera.

Hirugarren zikloko ikasleok museoan zehar ikustaldi bat egin genuen monitore baten gidaritzapean. Argia eta argindarraren atalak ikusi genituen gehien bat.  Hamaiketan, dinosaurioen inguruko proiekzio bat ikusi genuen. Asko gustatu zitzaigun. Azkenik, hamabietan, "Kimikaren magia" izeneko tailerra egin genuen. Bertan hainbat esperimentu ikusi genituen eta gauza asko ikasi genituen "azidotasuna, ur azaleko tentsioa, airearen presioa eta hainbat gaien" inguruan.

Museoaren kanpoaldean bazkaldu ondoren, Izotz Jauregira joan ginen izotz gainean patinatzera. Ikastaro bat egin ondoren, jolas librean utzi ziguten. Bukaeran, gure adineko patinatzaile batzuk ere entrenatzen  ikusi genituen.

TXANGOA: ZUBIETA ETA AQUARIUMA

     Urtarrilak 13an egun osoko irteera egin genuen  Lehen Hezkuntzako ikasleok.

     Lehenik,  Zubietara joan ginen eta han Amets Bat izeneko programan parte hartu dugu. Lehenik instalazio guztiak ikusi genituen eta  Errealaren bideoa bat. Jarraian, 7. zelaira igo eta lehen taldearen entrenamentua jarraitu genuen. Asko animatu genituen.  Entrenaldia amaitu aurretik harmaila nagusien gainean dagoen gelara joan ginen eta monitorrekin jolas bat burutu genuen.

     Azkenik, Agirretxe eta Granero agertu ziren eta hainbat galdera luzatu genizkien.  Eskola bakoitzari beraiek sinatutako Errealaren  bandera bana oparitu ziguten. Gero, eskolaz-eskola, txandaka argazkiak atera eta kanpora atera ginen. Harmailetan bazkaldu genuen.

     Bazkaldutakoan, Donostiako Aquariumera joan ginen. berandu iritsi ginen eta gauzak azkar antzean ikusi behar izan genituen. Primeran pasa genuen.

     Errezilera bostak eta erditan iritsi ginen egun eder bat pasa ondoren.





           

         

        




 

2016-01-22

Euskararen eguna



2016 urtea hasi aurretik,abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen.
Primeran pasatu genuen.
Hona hemen argazki batzuk.


2016-01-20

ESPERIMENTUAK AIREA ETA URAKIN

EUREKA  MUSEOAN  IZAN  GINENEAN, ESPERIMENTU  HAUEK  EGIN  GENITUEN  ETA  PENTSATU  DUGU, GELAN  FROGAK  EGIN  ETA  GERO, HIRU  ETA  LAUGARREN  MAILAKOEI  ERAKUSTEA.
BEGIRA  ARGAZKIAK...

2016-01-17

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN

Urtarrilaren 8an joan ginen Eureka! Zientzia Museora. Bertan, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeek ura eta airearekin esperimentu batzuk egin zituzten eta ondoren, museoa bisitatu genuen. Dena ikuitu zitekeen eta gozatu ederra hartu genuen.
Argazkiok erakusten dute hori: