2016-02-25

Igerabideren bixita



Otsailaren 23an Igerabide idazlearen bixita eduki dugu.Aurrez "UR:ERORI NAHI EZ DUEN TANTA" liburuaren lanketa bat egin genuen ostiral eta astelehenean.

 Hona hemen bi egun hauetako argazki batzuk



2016-02-15

ERREZILGO INAUTERIAK!

Urtero bezala, inauteriak ospatzeko asmoz, Altxorraren bila jolasa antolatu zen. Ikasleak lau taldeetan banatuta, herriko espazio ezberdinetan froga dibertigarriak eginez altxorra lortzeko pausaen bila abiatu ziren gogotsu. Eskolako patioan eman zitzaion hasiera jolasari eta aerobik-a, puzzleak, paratxuta egan jarri... egin ondoren, gimnasioan amaitu zuten altxorraren bilako ibilbidea.

Arratsalde zoragarria pasa genuen denon artean.
GORA ERREZILGO INAUTERIAK!

2016-02-13

INAUTERIAK

Hara zein azaldu ziren otsailaren 4ean gure eskolara!
Pailazoak, printzesak, erlea, katua, Vegeta, mekanikoa, gidaria, polizia, indioa, Minnie, Pippi...

























 

2016-02-10

Joxe Miel Barandiaran museora bixita



Urtarrilaren 29an, haur hezkuntzako 4-5 urtekoak eta lehen-bigarren mailakoak Ataunen izan ginen,Joxe Miel Barandiaranen museoa bixitatzen.
Museoa ikustetik aparte hainbat ekintza polit egin genituen.
Hona hemen argazkiak.Ea gustatzen zaizuen!!!







2016-02-04

SAN BLASAK EGITEN

BERRIZ ERE, SAN BLAS OPILAK EGITEKO GARAIA IRITSI ZAIGU. MARTXA HONETAN IKASLEAK ADITUAK IZANGO DIRA BAI PRESTATZEN BAITA JATEN ERE.

2016-02-03

LH 3-4. mailakoak "haizea eta airea" lantzen ari gara eta gaur goizean Andeka etorri zaigu parapentearekin azalpenak ematera. Oso gustora egon gara  eta bukaeran jolasteko aukera ere izan dugu. Oso ondo pasa dugu!