2017-05-31

HH4-5 THE VERY HUNGRY CARTERPILLAR PERFORMANCE

Hello everyone!

4-5 urteko gelako ikasleek txikitxoen aurrean egindako antzezlana ikusteko egin klik beheko linkean.
Beldar txikitxo bat jaio da, eta goseak akabatzen dago... zer egingo ote du?

Espero dugu zuen gustokoa izatea!

See you later, alligator!



UROLAKOAK ERREZILKO ESKOLAN


Atzo, maiatzak 30, Urolako DBH1 eta DBH2ko ikasleak etorri ziren guri bertso, kantu eta dantza egitera.

Aurrena, DBH2ko ikasleak egin ziguten zoologikoko animaliak. Binaka jartzen ziren, animali batez mozorrotu eta hari buruz bertsoak botatzen zituzten.

Gero, DBH1teko ikasleak goazeneko bi kantu, euskararen txantxangorria eta aldapan gora abestu eta kantatu ziguten.


Pixka bat aspertu egin ginen, baina oso polita iza zen.




                                         

2017-05-19

EZAMA-ENEARA BISITA

   Maiatzaren 17an Ezama-eneara  joan ginen baserriko gauzak, jogurta eta aktimela nola egiten diren ikustera eta entzutera.

   Goizeko 9:15tan eskolan elkartu ginen Ezama-eneara  oinez joateko. Lehenengo San Antoniora,  gero Iuiara eta, azkenik, Ezama-eneara  joan ginen. Hara 11:00k aldera iritsi ginen eta ailegatutakoan hamaiketakoa egin genuen.

   Handik pixka batera Xabier eta Aloñak ikuilua erakusten hasi ziren. Lehendabizi behiak erakutsi zizkiguten eta behi batek izena bezala numeroa zeukan. Gero txahal txikiak ikusi genituen, jaio eta 3 edo 4 egunetara amarengandik apartatzen zituzten,  ondoren  bigaiak beste leku batera eta,  azkenik, behi egindakoan behiak egoten ziren lekura. Gero behiak jezten ziren lekua erakutsi zigun, behiak pasillo moduko batetik sartzen ziren,  atzeraka jarri, eta baten batek  titietan makina bat sartzen zien esnea ateratzeko.

   Azkenik jogurta nola egiten zen ikusi genuen. Lehenengo esnea makina baten sartu eta bueltaka ibiltzen zen. Gero hauts moduko bat bota eta 4 orduan geldik egon behar zuen eta, azkenik,  potoetara sartu eta zaporea ematen zien.

   Ezama-enean  ordu-erditxo bat jolastu eta buelta bukatzeko asmotan abiatu ginen. Ezamaundik gora dagoen baso batean bazkaldu genuen.

   Bazkaldu eta gero Otsabiara irten ginen eta  Otsabian ikuilu handi bat ikusi genuen. Handik pixka batera Tonpordora  jaitsi eta  argazki bat atera genuen Errezil ikusten zela. Tonpordotik  Txaltokira jaitsi ginen, Txaltokitik  Zorroztainera. Arabeko errebueltara iritsi baino lehen banku bat zegoen eta han eseri ginen. Bankutik altxatutakoan, eskolara ailegatu ginen. Gu  mutilak kulunpioetara  joan ginen eta neskak gelara.

   Azkenean denak gelan bukatu genuen “Herria gora Herria Behera”  jolasten.  Oso egun ederra izan zen, ondo pasa eta asko ikasi genuen,  baina gauerako leher  eginda geunden.

Unax Aizpuru.



2017-05-15

ERREZILDARRAK TXAPEL DUN GERATU DIRA AZPEITIKO FUTBOL TXAPELKETAN

Ikasturte hasieratik ona eskolarteko futbol txapelketa jolastu dugu, astebukaeratan. 

 Txapelketa ederra egin ondoren, maiatzaren 13an,  larunbata, eskolarteko finala jokatu genuen bosgarren mailako ikasleen kontra. Astebete lehenago final aurrekoak jokatu genituen eta Karmeloko ikesleen kontra 2-1 irabazi genuen.


Larunbateko finala Ikasberrikoen aurka jokatu genuen. Oso partidu gogorra izan zen, 1-0 irabazi genuen.

 Añota sagardotegian ospatu genuen gure gurasoekin eta taldeko guztiekin batera









2017-05-05

LIBURUAREN EGUNA

Joan den apirilaren 28an LIBURUAREN EGUNA ospatu  genuen.
Horretarako hainbat jarduera antolatu genituen.
Goizean, LH5-6 mailakoek irakurri berri dituzten 6 libururen aurkezpena egin zieten LH3-4ko ikasleei. Laburpen tentagarria egin ondoren, beraien iritzia ere eman zieten.










Arratsaldean  LHko ikasle guztiak  Anttonen gelan elkartu, eta  “Krixpin kaktusa” ipuinaren irakurketa dramatizatua egin genuen. Ipuin honetan adiskidetasunaren balorea lantzen da.



Ondoren, 3. eta 2.zikloko ikasleekin “Neskak eta mutilak” liburuaren hainbat paragrafo irakurri genituen. Bertan era guztietako identitateak azaltzen dira, eta horretaz hitz egiteko aukera ematen du.




Bitartean, 1.ziklokoak ingeleseko  irakaslearekin elkartu eta Winnie the witch” ipuina irakurri zuten. Nork bere itxura eta izaera duela azpimarratzen da ipuin honetan, eta hori errespetatu beharrekoa dela.



Txikienak, berriz, "Ipurdian bost letra" liburuko olerki batzuk irakurri zituzten, eta Oilo gorriaipuinaren irakurketa dramatizatua egin zieten irakasleek.





Ondoren, "Nola dastatu ilargia" izeneko ipuinaren irakurketa egin zuten irakasleek itzalen bidezko antzezpenaren bitartez.


Eta bukatzeko, "Je suis le loup" ipuina irakurri zien Mertxek.
 
Horrelaxe joan zen, bada,  gure "Liburuaren eguna" eskolan. Baina hori bai, gogoratu edozein egun dela eder irakurtzeko!!!







Sare sozialen erabileraren arriskuak

Maiatzak 3, asteazkena, batxilergoko 4 ikasle etorri ziren ( Nagore eta Julen Berrondo, Aitor Uzkudun eta Garazi Urdalleta ) guri sare sozialei buruz informazioa ematera, adibidez, interneteko arriskuak:  Ciberbulling, Sexting eta Gruming.

 Ciberbulling: ciberbulling internet edo sare sozialen bidez bulling egitea da,  besteari min emateko.

 Sexting: norberak bere gorputzari oso erropa gutxirekin argazkia atera eta konfiantzazko norbaiti bidaltzen dio. Argazkia jaso duen horrek beste norbaiti eta horrela interneten zabaldu arte.

  Gruming:  Sare soziale bidez pertsona zaharrago batekin hitz egitea zein den jakin gabe eta besteak zer nahi duen jakin gabe.

Bideo batean asmatzaile faltsu batek pertsona ezezagun  bati  bere bizitza kontatzen hasi zitzaiola  eta dena asmatu ziola ikusi genuen. Bat batean kortina bat jaitsi zen eta haren atzean jakerrak zeuden eta informazio guztia zekiten. Horrek esan nahi du gauza guztiak gorde egiten direla nahiz eta zuk gauza horiek zure mobil edo ordenagailuan borratu.


OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!




2017-05-02

TTIPI-TTAPA SAN MIGELERA