2018-02-27

MARIBEL AIERTZA idazlea gurekin

Gaur goizean Maribel Aiertza Rementeria idazle bizkaitarraren bisita izan dugu eskolan.

 

Errezilera poz-pozik etorri dela esan digu Maribelek, ilusio handia egin ziola gure gonbidapenak, bera ere erdi errezildarra sentitzen dela eta; izan ere, bere aita zena Errezilen jaio zen, Lizarreta-errota baserrian.

 

Hainbat liburu idatzi ditu Maribelek ume eta gaztetxoentzat.Gaurkoan, baina, Munstro bat edukiontzian liburuaren inguruan aritu zaigu: nola sortu zitzaion ideia, zenbat denbora eman zuen idazten, eta abar.

 

 3.ziklokoek Maribelen aurkezpena egin dute, jator-jator, eta gero 2.ziklokoekin batera hainbat galdera egin dizkiote idazleari; ondoren, 1.ziklokoek eskolan genituen liburuak sinatzeko eskatu eta  tailerretan egindako munstroak erakutsi dizkiote.

 

 Oso gustura egon gara Maribelekin eta berak era halaxe egon dela esan digu!



2018-02-11

ELURRETAN JOLASEAN

Elurra! 
Jolaserako bai ederra!


2018-02-10

INAUTERIAK ESKOLAN!

Gustura ibili ginen, bada, atzo Inauterietako festa ospatuaz eskolan!

Lehenengo, jangelan elkartu  eta argazkiak atera genituen.

Ondoren, LHkoak lau taldetan banatu ginen "Altxorraren bila" jolasari ekiteko, eta HHkoak eskolan bertan geratu ziren hainbat jolas eginez.

Eta bukatzeko, gozoki-zorroa izan genuen opari, horrenbeste jolas eginda goseak geunden eta!!!

Hemen duzue bideotxo bat nola ibili ginen ikus dezazuen.
Eta zeuek ere ondo-ondo pasa Inaute egun hauek!!!

 

HHkoen Inauteri festa


Disfraz dotoreak soinean, ederki ibili ginen jolasean!



2018-02-09

INAUTERI EGUNEKO DANTZA SAIOA

Eguerdian elkartu gara ikasletxeko ikasle guztiok soinketa-gelan.

Bertan, LH 3, 4, 5 eta 6 ko ikasleak  musika saioetan prestatutako dantzak eskaini dizkigute.

Beraien saioa ikusita primeran pasa dugu.


EUSKAL HERRIARI BURUZKO AURKEZPENA

Martxoan Gasteiza txangoa egin behar dugunez, Euskal Herriko hiriburuetako bat  izanik, 5 eta 6 mailako ikasleok Euskal Herria gai bezala landu dugu.

Lana amaiturik eta aurkezpenerako PowerPointa osaturik, Lehen Hezkuntzako gainerako ikasleei esakini diegu ikasi duguna.

Hemen duzue osatu dugun PowerPointa eta emandako azalpen saioaren bideoa.



2018-02-08

TAILERRETAN INAUTERIAK!!!

Ostiraletako tailerretan Euskal Herriko Inauterietako Pertsonaiak lantzen aritu gara, eta material desberdinak erabiliz horma-irudi batzuk prestatu ditugu. 

Ikusi al dituzue? Bada, eskolan ditugu jarrita eta zatozte ikustera nahi duzuenean! 

Bestela, hemen dituzue,  ikasleen iritzi eta guzti!!! 

 

2018-02-06

MAKING A HEALTHY SMOOTHIE!

Have you ever made a smoothie? Do you want to learn how to make it?

It´s very easy! Watch this video and try to make it at home!








And here you have our super healthy smoothie recipes:

SANTA ESKEAN, HOTZARI AURRE EGINEZ!

Atzo goizean Santa Eskeko koplak abestera atera ginen.

Hotz ikaragarria egiten zuen arren, makila eta loredun zapiak soinean, herrian zehar jardun genuen kantu-kantari.

Mariani botatako bat-bateko bertso batzuk entzuteko aukera ere izan genuen! 

Gure urteroko usadioari bukaera emateko,  ibilbidean jasotako gozokiak jan genituen eskolan, epeletan, jolastu bitartean.

Hona hemen argazkitxo batzuk: